HAUR HEZKUNTZA

MUGIMENDU ASKERAKO ESPAZIOA  

 Haurraren eta etorkizunean izango den helduaren bizitza, hein handi batean, haurtzaroan  izandako esperientzien araberakoa izango da. Honela, haurraren garapen osoa bideratzea da hezkuntzaren lehen etapa honen xede nagusia eta hau lortzeko ezinbestekoa da haurra bere iniziatibaz sortutako ekintzan aritzea. 

 Hau guztia honela izanik, hezitzaileak haurraren ondoan egongo da, bere bidelagun izanik. Helduak haurrari segurtasuna eman behar dio ekintza autonomoan aritzeko, esplorazio, esperimentazio zein jolas librean modu autonomoan aritzeko.

 Helburu hau betetzeko espazio antolamendu berria egingo dugu, lau eremu egongo dira eta ikasleak eguneko tarte batzuetan era librean gune hauetatik mugituko dira.

 Arduraduna: Amaia Orbe

 

                                                                                     HIZKUNTZA NORMALKUNTZA                                                                                                                                

  - Hizkuntza kalitatea hobestea erregistro desberdinetan    

 - Hiztun kopurua haztea 

 - Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea  

  Arduraduna: Maite Larruzea             

 

 

ELKARBIZITZA - BIZIKASI

Ikas komunitate osatzen duten kolektibo guztien (familia, ikasle, ez irakasle eta irakasleen) inplikazioa bultzatzea elkarkidetza eta hezkidetza planean.

BAT taldea

 

ELEANIZTASUNERANTZ

Ikasleei irakurtzeko gaitasuna garatzen laguntzeko asmoz, arlo honetan beharrezko diren aspektuak aztertu eta Irakurketa Planeanegituratzea eta eskolako eguneroko dinamikan islatzea; irakasleak eta eskola-elkartearen irakurketa praktika bideratzen laguntzeko.

Irakurketa plana 2. fasea. 2019-20 ikasturtean irakurzaletasuna izango da irakasleen prestakuntzaren ardatza, hau da, ikasleek irakurketa jarduera ludikoen bitartez literaturaz gozatzen ikastea.

Honez gain, Hizkuntzaren trataera integratuaren inguruan prestakuntzari hasiera emango diogu PEG-aren eremuan.

Hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogiko zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, helburu pertsonalak, sozialak eta akademikoak erdiesteko.

 

JASANGARRITASUNA/AGENDA 21

Eskolan ingurumena eta jasangarritasuna sustatzeko elkareragina bultzatu. Tokiko komunitatean parte hartzea.

Ikasturteko gaia:

Etorkizuneko Urdaibai: kontsumo jasangarria, energia eta hondakinak eta eskola ortua.

Arduraduna: Yolanda Collado