Eskola garraioa arautzen duen legearen arabera monitoreek egiaztatu behar dute haurrak gurasoek edo haiek hautatutako pertsona batek jasotzen dituela eta horrelakorik ezean, ezin dio haurrari autobusetik jaisten utzi. Halako egoera emango balitz, autobusak bere bidea jarraituko du, bitartean laguntzailea familiarekin jarriko da harremanetan hurrengo geralekuan edo lineako azken geralekuan umea jaso dezaten, eta, lortu ezean, herriko Udaltzaingoari edo Ertzaintzari deituko dio.

 

Geralekuan puntualitatea eskatzen da.

 

Geralekuak finkoak dira eta haietara egokitu beharko gara.

 

Motxilak maletategian eramango dira.