Aurkezpena

 

BARRUTIA Herri Ikastetxea: euskalduna eta munduari zabalik.

Inoren eskubideak norberarenak beste errespetatzeko eta gizartean kalitatez bizi izateko herritarrak prestatzea da gure xedea.

 

 

Gure eskola publikoa, euskalduna eta eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola gaurkotua da. Beraz:
• Publikoa den heinean, konpentsatzailea, anitza, parte-hartzailea eta pertsonaren garapen integralaren sustatzailea da; hau da, aniztasunaren aldeko ikastetxea, giza eskubideak eta bizikidetza demokratikoaren printzipioetan oinarritua; berdintasuna, errespetua eta justizia sustatzen duena.

• Euskalduna izanik eta ingurunean errotua, Euskara eta Euskal kultura ardatz dituela, ikasle euskaldun eleanitzak hezi dituena, hizkuntzen trataera integratuaren bitartez.

• Eguneroko errealitatearen murgilduta bizi den eskola:


-  Ikasleei herritar aktibo eta arduratsuak izateko baliabideak eskaintzen duena.


-  Jakin-mina eta eredu jasangarria xede dituzten ikasleak hezten duena.


- Gaitasun desberdinetan oinarrituta, ikasleen eguneroko bizitzan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko tresnak eskaintzen saiatzen den eskola.